XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sei euskaldun izan ziren Kaliforniako gobernadoreetan; besteak beste, Diego Borika Retegi, 1794tik 1800 arte bertako buru egin baitzuen.

Bere agintepean, lurralde zelaiaren eta larre gozoaren aukerak bete-betean baliaturik, arrunt ugaritu zen ardia urte gutxian: berrogeita zortzi mila buru izatetik hirurogeita hemeretzi mila izatera heldu ziren.

XIX. mendea baino lehen ere euskaldunak izan ziren Mendebalde Urrunean.

Hala ere, joan den mendearen erdialdeaz gero dira euskal komunitateak EEBBetan.

Are, ordukoa da euskaldunak EEBBetara garraia zituen lehen migrazio handia.

1849an aurkitu zen urrea Kalifornian eta bertara ziren askoren artean ditugu euskaldunak.

Iparraldekoak izan ziren gehienak.

Urrean etsi ahala, aurrez ezagutzen zuten lantegiari lotu ziren: ardiari, alegia.

Eta artaldeak zainduz, kostaldetik barru aldeko mendietara mugitu ziren.

Zenbaitzuk arrantxo jabe bilakatu ziren.

1870 aldean, mendiez beste aldera eginda zeuden eta eremuko lur garaietaraino iritsita.

Beranduago, lehengo mendearen bukaeran nahiz honen hasieran Jean Elicagarayk batbatean zioenez, bizkaitarren aldia izan zen.

Barrualderago jo zuten hauek, propio arditara etorrita.

Artzain jardun zuten hala batzuek nola besteek eta, urteak joan arau, euskaldun artzainak izango ziren nagusi EEBBetako Mendebaldean, senideak senidea garraiatu baitzuen, herritarrak herritarra...

Honela idatzi zuen behin, llabur, Renoko unibertsitateko Basque Studies Program-eko buru den William Douglassek:

Ehun urte baino gehiagoko euskal emigrazioa ez zen uniformea: euskal frantsesak Kaliforniara zuzendu ziren lehen mendetik; bizkaitar berantagoak Oregoneko ekialdera, Idahoko hegoaldera eta Nevadako iparraldera; Les Aldudes-ekoek Buffalo, Wyoming-era.

Probintziaz eta belaunaldiz zatitutako euskal mosaiko bat zegoen.

Egun, definierrazago zaigu mosaiko hori, EEBBetako populazioaren azken bi erroldak medio, 1980koa eta 1990ekoa.

Ordu arte, nazionalitatea galdetzen zuen erroldak eta, honenbestean, French nahiz Spanish, Cuban zein Filipino... zernahi izan zitekeen euskalduna; Basque ez beste, alegia.

1980ko eta 1990eko populazio erroldak

1980an, aurrenekoz, nortasun etnikoari buruzko galdera ageri zuen EEBBetako errolda-orriak.

Aurretik, Errolda Bulegoa aholku eske eta galdezka zuzendu zen Renoko Euskal Mintegira.

French Basques eta Spanish Basques ezezik, jatorrizko probintzien gaineko galdera egin nahi izan zuten Euskal Mintegian, baina horrek larregi korapilatzen zuen errolda.

Hortaz, French Basques, Spanish Basques eta Basques Undifferentiated izenburuen azpian bildu ziren.

Emaitzak, lehenengo taulakoak ditugu.

Basque Studies Program-eko zuzendaria dugu William Douglass.